HEZUR BERRIAK bertso-saio literarioa

Ane Labakak Hezur berriak poesia-liburua argitaratu du aurten eta, lan hori oinarri dela, saio literarioak osatu ditu, amatasunarekin lotutako gaien inguruan. Ane Labakak gidatutako saio honetan poema hautatuen irakurketa musikatuak eta bat-bateko bertsoaldiak tartekatuko dira. Hezur berriak poema liburua haurdunaldian zehar eta erdiondoko lehen hilabeteetan idatzitako testu txatalekin dago osatuta eta amatasunaren ertzez, anbibalentziez, kargez eta esanezinez dihardu.

Azaroak 21, ostirala, arratsaldeko 18:30ean Ibarrako Kultur Etxean

Gai-emaile: Ane Labaka
Musikan: Ines Osinaga
Bertsotan:
- Amaia Agirre
- Uxue Alberdi
- Onintza Enbeita