Badator Andragorako udazken-neguko programazioa!
Ikasturte berriarekin batera, Andragoran ere programazio ezberdina edukiko dugu.

Urriak 6ean, astelehenean, Ama Sarea bilduko da Andragoran, arratsaldeko 18:00etatik aurrera.
Interesa duten ama guztiei irekitako espazio honetan, besteak beste, amatasunaren inguruko hausnarketa bultzatzeaz gain, parte hartzaileek ekar ditzaketen kezka eta zalantzak konpartitzeko espazio segurua izango da, eta amak saretzea eta elkar sostengatzea izango du helburu.
Urriak 20ean, astelehenean, arratsaldeko 18:00etatik aurrera BESO HUTSAK, BULAR BETEAK tailerra edukiko dugu, dolu perinatalaren, edoskitzeari eta indarkeria ostetrikoari buruzko hausnarketa feministak landuko dira bertan.
Tailer hau Andrea Saez de Eguilaz-ek gidatuko du, erizain eta edoskitze aholkulari egiaztatuak. Egun Medikuntza eta Kirurgian doktoregai da Andrea, amen eta haurren osasunaren inguruko ikerketa lantaldean dago eta edoskitzearen inguruan ikertzen ari da, dolu perinatalaren testuinguruan.
Izen-ematea: Andragoran edo andragora@andragora.eus helbidera idatzita, edo 943008967 / 747496469 telefono zenbakietan

Azaroak 21ean, ostiralean, arratsaldeko 18:30ean Ibarrako Elizan HEZUR BERRIAK bertso-saio literarioa izango dugu.
Gai-emaile lanetan Ane Labaka izango da, musikan Ines Osinaga, eta bertsotan Amaia Agirre, Oihana Iguaran eta Alaia Martin.

Abenduak 4an, osteguna, arratsaldeko 18:00etan Andragoran "Nokaren higatzeaz eta galeraz bi hitz" hitzaldia edukiko dugu Uxoa Elustondo Arzallusen eskutik.