Aholkularitza Laborala
Etxeko langile zein enplegatzaileentzat aholkularitza laborala.
Etxeko langileei zein enplegatzaileei zuzendutako harrera, entzute eta informazio zerbitzua. Etxeko langileen eskubideen inguruko informazioa zein abiatu nahi diren prozesuen inguruko akonpainamendua.
- Harrera eta entzutea, askatasunez adierazteko eta bere egoera eta beharrak azaltzeko espazio segurua sortuz.
- Informazioa eta aholkularitza gizarte- eta lan-eskubideei buruz, bai eta baliabideei buruz ere.
Kontaktuak eta/edo beste zerbitzu batzuetara bideratzea. - Laneko erreklamazioak eta eskariak. Langileak erreklamazio bat jarri nahiko balu, prozesu osoan zehar informatu, aholkatu eta laguntzen da.
- Kasuaren jarraipena
Egilea: SOS Arrazakeria
Eguna: Astelehenetan, bi astetik behin, 16:15-18:30
Aurretiko hitzorduarekin