Komorebi produkzioaken eskutik, Argilunak proiektuaren sorkuntza prozesua ezagutzeko aukera
Argilunak dolu prozesu batetik sortutako lana da, galera batek eragindako krisitik abiatu zen. Dantza eta ikus-entzunezko arteak uztartuz, bizitzaren izaera duala sinbolizatu eta mugen inguruko tentsio globalak azalarazten ditu. Muga horiek gainditzen dituzten alternatibak exploratzen dira espazio honetan.
Proiekzioen bidez ohiko ikuspegi frontala apurtu eta gertutasuna eskaintzen da, materiala eta ez-materialaren arteko mugak zabalduz.
Dualtasun orok duen alde ilunen presentzia onartu eta leku bat aitortzen zaie,
argi-ilunen koexistentzia aldarrikatuz.