Pribatutasun Politika eta Datu Pertsonalen Babesa

1.    Tratamenduaren Erantzulea

“Tratamenduaren Erantzulea” Tolosaldea Garatzen, S.A. da.

I.F.Z.: A20500229
Helbidea: Lehiberri Zentroa, Apattaerreka Industrialdea, 1
Herria: 20400 Tolosa (Gipuzkoa)
Helbide elektronikoa: tolosaldea@tolosaldea.eus
Webgunea: www.tolosaldeagaratzen.eus

2.    Indarrean dagoen legeria

Tolosaldea Garatzen, S.A.k egiten dituen datu-tratamenduei aplikatu behar zaien oinarrizko araudia:

a)    2016/679 (EB) Erregelamendua, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluarena, 2016ko apirilaren 27koa, datu pertsonalen tratamenduari dagokionez pertsona fisikoen babesari eta datu horien zirkulazio askeari buruzko arauak ezartzen dituena (“RGPD”).
b)    Datu Pertsonalak Babesteko eta eskubide digitalak bermatzeko 3/2018 Lege Organikoa (“LOPDGDD”).
c)    Arau osagarriak eta garapen-arauak.

3.    Web guneak eta sare sozialetako kanalak

Andragora - Tolosaldeko Emakumeen Etxearen webgune ofiziala https://www.andragora.eus/ da eta honek dituen kanal ofizialak hauek dira:

Instagram: https://www.instagram.com/andragora_tolosaldea/ 
X: https://x.com/Andragora_EE

Pribatutasun Politika honen ondorioetako, aurrerantzean Andragora - Tolosaldeko Emakumeen Etxearen webgune ofizialei eta honen sare sozialetako kanal ofizialei “webgunea” deituko zaie, kontrakoa zehazten denean izan ezik.

4.    Helburuak eta Legitimaziorako Oinarri Juridikoak

Datu pertsonalak babesteari buruz indarrean dagoen araudia betez, erabiltzaileei jakinarazten zaie datu pertsonalak Tolosaldea Garatzen, S.A.k webgune hau edo sare sozialen bitartez (posta elektroniko bidez, inprimakien bidez, etab.) edo horien erabileraren ondorioz sortutakoak, Tolosaldea Garatzen, S.A.ren tratamendu sistemetan sartu ahal izango direla.

Egin daitezkeen datu-tratamenduen helburuak honako hauek dira:

a.    Andragora - Tolosaldeko Emakumeen Etxeak garatzen dituen jarduera eta ekimenei buruz informatzea eta honen inguruko jarduerak ezagutzea, interesdunekin harremanetan jartzea; kontsultatzeko eta komunikatzeko tresna bat eskaintzea.
    
Legitimazio-oinarri nagusia: Datuen tratamenduaren beharra (“kontratu-harremana” RGPD 6.1.b artikuluaren arabera)

b.    Interesdunekin harremana mantentzea, egindako kontsultei eta eskaerei erantzuna ematea. 
Legitimazio-oinarri nagusia: Interesdunaren adostasuna (RGPD 6.1.a art.)

c.    Gure webgunearen eta sare sozialetako presentziaren arabilera kudeatzea eta aztertzea.

Legitimazio-oinarri nagusia: Tramenduaren Erantzulearen legezko interesa (RGPD 6.1.f art.)

5.    Sekretu eginbeharra

Tolosaldea Garatzen, S.A. erabiltzaileen pribatutasunarekin eta datuen babesarekin konprometituta dago eta hauen tratamendua isilpean eta araudia betez egingo da. Tolosaldea Garatzen, S.A.k langileei berariaz jakinarazi die sekretu profesionala gorde behar dutela.

6.    Datu pertsonalak biltzea

Tolosaldea Garatzen, S.A.k ez dio erabiltzaileari datu pertsonalak emateko eskatzen bere webgunean sartzeko; alabaina, hainbat eginkizun aurrera eramateko ezinbestekoa izan daiteke erabiltzaileak datu pertsonalak ematea (adibidez harremanetarako egon daitezke formularioak edo gela erreserbatzeko formularioa), batez ere identifikatzeko eta harremanetarako datuak. Erabiltzaileak era askean eta borondatez emango ditu bere datuak. Tolosaldea Garatzen, S.A.k erabiltzaileak eskatutako zerbitzua jasotzeko beharrezkoa den informazio pertsonala baino ez du eskatuko.

Webgune honetan edozein eratako edukiak (datuak, testuak, bideoak, soinua, argazkiak, grafikoak, mezuak edo bestelako materiala) txertatzen dituen erabiltzaileak adierazi eta bermatu behar du hemen adierazitako baldintzen eta indarrean dagoen legediaren arabera egingo duela. Hirugarrenen datu pertsonalak gehitzen dituen erabiltzaileak adierazi behar du pertsona horien baimena daukala datuak argitaratzeko. Debekatuta dago hirugarrenen datuak sartzea haien berariazko baimenik gabe.

Erabiltzailearen ardura eta beharra izango da emandako datuen zehaztasuna, zuzentasuna eta egiazkotasuna bermatzea eta, behar den kasuetan, datu hauek eguneratzea. Tolosaldea Garatzen, S.A.k ez du honen inguruko erantzukizunik hartuko bere gainean. Erabiltzailea bera izango da, horrenbestez, ematen dituen datuekin eragindako kalteen erantzule bakarra. Webguneko formularioetan nahitaezkotzat jotako eremuak ez betetzearen edo oker betetzearen ondorioz, Tratamenduaren Erantzuleak ezin izango dio erantzun erabiltzailearen eskaerari.

Tratamenduaren Erantzuleak datu pertsonalak modu egokian jasoko ditu, bere webgunean jasotako helburuen, erabileren, zerbitzuen eta/edo prestazioen arabera, modu zehatzean, esplizituan eta legitimoan; beraz, ez dira inola ere erabiliko iruzurrezko bitartekoak, bidegabeak, legez kontrakoak edo erabiltzaileen eskubide legitimoak arriskuan jartzen dituztenak.

Webgune honen bitartez informazioa bidali behar bada, ezinbestekoa da honako pribatutasun politika hau eta webgunearen baldintza orokorrak espresuki onartzea.

7.    Erregistroak eta harpidetzak

Informazio-buletinen edo antzeko zerbitzuen harpidetzak datu pertsonalen tratamendua eskatzen duenean, erabiltzaileek zerbitzu horien baja eskatu ahal izango dute, hala nahi duten unean, tolosaldea@tolosaldea.eus helbidera eskaera bat bidaliz, edo posta elektronikoan azaltzen den “Baja eman” edo “Unsuscribe” mekanismoa erabiliz.

8.    Enplegu-eskatzaileak

Tolosaldea Garatzen, S.A.k webgunean daukan baliabidearen bitartez, posta arruntez, formulario, porta elektroniko, sare sozial edo beste baliabidearen bitartez curriculuma bidaltzen duen pertsonari jakinarazten zaio, Datu Pertsonalak babesteari buruzko araudian ezarritakoaren arabera, enplegu-eskaeraren bidez emandako datuak bere tratamendu-sistemetan sartuko direla.

Zure datuak Tratamenduaren Erantzuleak burutu ditzaken langile hautaketa-prozesuetarako erabiliko dira. Era berean, zure datuak Tolosaldea Garatzen, S.A.k hautaketa prozesua egiteko kontratatu dezakeen hirugarren enpresa bati komunikatuak izan daitezke.

Tolosaldea Garatzen, S.A.k curriculuma urtebetez gordeko du, guutxi gorabehera. Behin epe horiek amaituta, suntsitu egingo dira, konfideltzialtasuna bermatzeko behar diren sagurtasun-neurriak aplikatuz.

Deskribatutako helburuaren batekin ados ez bazaude, mesedez, jakinaraz iezaguzu idatziz lehenbailehen. Era berean, zure datuetan aldaketarik izanez gero, jakinarazi, mesedez. Zure datu pertsonalak babesteko eskubideak erabil ditzakezu (datuak ezabatzea, eskuratzea, zuzentzea, tratamendua mugatzea, aurka egitea, etab.), bai eta gai honi buruzko edozein eskaera ere, pribatasun-politika honetako “Interesdunen Eskubideak” atalean adierazitakoaren arabera. 

9.    Sare sozialetarako eta web kanaletarako estekak

Webgune honek sare sozialetarako eta kanpoko webgune eta web-kanaletarako estekak eskaini ditzake. Tolosaldea Garatzen, S.A.k ez du bere gain hartzen estekatutako gune horien gaineko inongo erantzukizunik. Webgune honetan kokatutako esteketatik edo beste edozein modutan Tolosaldea Garatzen, S.A.rekin zerikusia duten sare sozialetan eta kanpoko webgune eta web-kanaletan sartzen den erabiltzaileari aldez aurretik eta berariaz jakinarazten diogu erabilera-baldintzak, pribatutasun-politikak, cookien politikak eta beste edozein baldintza eta/edo araudi sare sozial eta webgune eta web-kanal horien arduradunen menpe daudela, inoiz ez Tolosaldea Garatzen, S.A.ren menpe.

10.    Andragora - Tolosaldeko Emakumeen Etxearen presentzia Sare Sozialetan

Andragora - Tolosaldeko Emakumeen Etxeak Sare Sozial desberdinetan profilak ditu, Andragora - Tolosaldeko Emakumeen Etxearen edo haren jarduerarekin lotutako zerbitzuak eta jarduerak zabaltzeko helburu nagusiarekin. Kanal horien bidez eskaintzen diren argitalpenak orientagarriak izango dira.

Erabiltzaileak bere sare sozialetan duen profilarekin Andragora - Tolosaldeko Emakumeen Etxearen profiletan erregistratzean, bereriazko baimena ematen dio Tolosaldea Garatzen, S.A.ri bere datu pertsonalak Pribatutasun Politika honen arabera tratatzeko.

Erabiltzaileak sare sozialen bidez borondatez emandako informazioa eta datu pertsonalak Andragora - Tolosaldeko Emakumeen Etxeak erabiltzailearekin harremanetan jartzeko, erabiltzaileak egiten dituen kontsultei eta eskaerei erantzuteko, elkartearekin edo haren jarduerarekin lotutako informazio eta komunikazioak bidaltzeko eta lehiaketak, zozketak, gonbidapenak eta antzeko jarduerak kudeatzeko erabil daitezke. Era berean, erabiltzaileak Andragora - Tolosaldeko Emakumeen Etxeari eta haren argitalpenei buruz duen iritzia edo balorazioa ezagutzeko eta, oro har, Tolosaldea Garatzen, S.A.k sare sozialetan duen presentzia kudeatzeko erabiliko da.

Erabiltzaileei jakinarazten zaie Andragora - Tolosaldeko Emakumeen Etxearen sare sozialen bidez argitaratzen den informazioa eta edukiak (datuak, testuak, bideoak, soinua, argazkiak, grafikoak, iruzkinak, mezuak edo beste material bat) sare sozialen beste erabiltzaile batzuen esku gera daitezkeela (hala badagokio, datu pertsonalak barne). Hirugarrenen datu pertsonalak erabiltzen dituen erabiltzaileak nahitaez eskatu behar du datu horiek tratatzeko baimena. Sare sozial bakoitzaren erabiltzaile-profila konfiguratzen denetik, erabiltzaileak kasu bakoitzean publiko egin nahi duen informazioa konfiguratu dezake, eman dituen baimenak ikusi, ezabatu edo desaktibatu, eta bere argitalpenak kudeatu, bere irizpidearen eta sare sozial bakoitza erabiltzeko arauen arabera.

Erabiltzailearen argitalpenek indarrean dagoen legedia, sare sozialek ezarritako pribatutasun politikak eta erabilera arauak eta Tolosaldea Garatzen, S.A.k duen pribatutasun politika bete beharko ditu. Honen erantzule bakarra erabiltzailea izango da. Tolosaldea Garatzen, S.A.k ez du inolako erantzukizunik hartzen bere gain erabiltzaile bakoitzak egiten dituen argitalpenei dagokienez. Tolosaldea Garatzen, S.A.k alde bakarrez eta aldez aurretik jakinarazi gabe ezabatuko ditu indarrean dagoen legedia, erabilera arauak eta ezarritako pribatutasun politikak urratzen dituzten edukiak, edo desegokitzat jotzen dituenak.

Andragora - Tolosaldeko Emakumeen Etxeak Instagram, X eta beste sare sozial batzuetako profilak jarraitzen ditu, baina horrek ez du esan nahi horiekin inolako loturarik dagoenik.

Era berean, sare sozialeko Andragora - Tolosaldeko Emakumeen Etxearen kanalen jarraipena sare horien beste erabiltzaile batzuek egin dezakete, edo haien argitalpenak hirugarrenek birzabaldu, baina horrek ez du esan nahi haiekin inolako loturarik dagoenik.

Andragora - Tolosaldeko Emakumeen Etxeak beretzat gordetzen du bide honen bitartez jasotako mezu edo iruzkinei ez erantzuteko eskubidea. Andragora - Tolosaldeko Emakumeen Etxeak edozein unetan eta aldez aurretik abisatu gabe aldatu edo ezabatu ahal izango ditu bere sare sozialetan igorritako argitalpenak.

Jarraitzailea izatean edo sare sozialetan "gustatzen zait" sakatzean, onartzen duzu: 1) zure datu pertsonalak dagokion sare sozialaren pribatutasun politikaren inguruan tratatzea; 2) Tolosaldea Garatzen, S.A.k zure kontaktu zerrendan jasotako datuak eskuratzea; 3) Tolosaldea Garatzen, S.A.k argitaratutako albisteak eta promozioak zure abisu eta jakinarazpenetan agertzea.

Erabiltzaileak Andragora - Tolosaldeko Emakumeen Etxearen sare sozialetako kanal ofizialak jarraitzeari utzi nahi badio, sare sozial bakoitzak horretarako ezarritako tresnak erabiliz egin behar du.

11.    Segurtasun Neurriak

Tolosaldea Garatzen, S.A.k, bere tratamendu-sistemetan dauden datu pertsonalak erabiltzean, datuen segurtasuna bermatzeko eta horiek aldatzea, galtzea edo baimenik gabe erabiltzea saihesteko beharrezkoak diren neurri tekniko eta antolamendu neurriak hartuko ditu. Betiere, teknologia-egoera, bildutako datuen izaera eta horiek izan ditzaketen arriskuak kontuan izanda; bai giza jardunak eragindakoak, bai ingurune fisiko zein naturalak eragindakoak. Horretarako, aintzat hartuko du datu pertsonalak babesteko indarrean den legedia. Nolanahi ere, erabiltzaileei argi adieraziko zaie segurtasun-neurri informatikoak ez direla erasoezinak, eta ondorioz, gerta litezkeela legez kanpoko esku-hartze edo esku-hartze bidegabeak, baina ez liratekeela Tolosaldea Garatzen, S.A.ren erantzukizunpekoak.

12.    Segurtasun urraketa

Erabiltzaileak ahalik eta azkarren jakinarazi beharko dio Tratamenduaren Erantzuleari edozein intzidentzia, segurtasun urraketa edo ez beharrezko sarbidea egon dela detektatuz gero. Jakinarazpena egiteko tolosaldea@tolosaldea.eus helbide elektronikoa edo 943 65 45 01 telefono zenbakia erabil daitezke.

13.    Kontserbazio epea

Emandako datu pertsonalak, hauek bildu diren helburuak betetzeko, helburuak ekar ditzaketen erantzukizunak zehazteko eta kasu bakoitzean aplikatu beharreko araudiak (kontabillitatekoa, fiskala, administratiboa, etab.) ezartzen dituen aldian gordeko dira.

14.    Interesdunen eskubideak

Zure datuak ikustea, zuzentzea, ezereztea, tratamendua mugatzea, tratamenduari aurka egitea eta portabilitatea eska dezakezu, baita zure baimena ezeztatu eta gai honi buruzko bestelako edozein eskaera egin ere. Horretarako, idatzi bat bidali beharko diozu Tratamenduaren Erantzuleari, helbide honetara: Lehiberri Zentroa, Apattaerreka Industrialdea, 1 - 20400 Tolosa (Gipuzkoa), 943 65 45 01 telefono zenbakia, tolosaldea@tolosaldea.eus helbide elektronikoaren bitartez.

Eskaerarekin batera, interesdunaren nortasun agiri baten kopia bidali beharko da. Eskaera lege-ordezkari moduan egiten baduzu, berriz, nortasun agiriaren kopia ez ezik, ordezkaritza horren egiaztagiria ere bidali beharko duzu.

Eskariari emandako erabakiarekin ados ez bazaude edo erreklamazio bat jarri nahi baduzu, kontrol aginte eskudunera jo dezakezu, kasu honetan, Datuak Babesteko Bulegoa (aepd.es).

15.    Indarraldia eta aldaketak

Tolosaldea Garatzen, S.A.k, beretzat gordetzen du bere pribatutasun-politika aldatzeko eskubidea, bai ordura arteko irizpideak aldatu dituelako, bai lege- edo jurisprudentzia-aldaketak izan direlako. Tolosaldea Garatzen, S.A.k, aldaketaren bat eginez gero, ordea, testu berria webgune berean argitaratuko du, eta erabiltzailea berehala ohartuko da. Dena den, erabiltzailea webgunean sartzen den unean bertan aurreikusita dauden arauek arautuko dute erabiltzaileekiko harremana. Horregatik, Tolosaldea Garatzen, S.A.k, gomendatzen dizu aldian-aldian sartzeko pribatutasun-politika honetara.

16.    Jurisdikzioa

Tolosaldea Garatzen, S.A. eta erabiltzailearen artean sortutako harremana, hain zuzen, aplikatzeko modukoa den legediari eta eskumena daukan jurisdikzioari buruz indarrean den araudian xedatutakoak arautuko du. Nolanahi ere, araudiak aurreikusten badu aldeek eskumen baten menpe jarri behar dutela, Tolosaldea Garatzen, S.A. eta erabiltzailea, dagokien beste zeinahi eskumeni espresuki uko eginda, Tolosako (Gipuzkoa) Epaitegi eta Auzitegien menpe jarriko dira.

Erabiltzaileak ez baditu baldintza hauek betetzen edo webgunean azaltzen diren edukien okerreko erabilera egiten badu Tolosaldea Garatzen, S.A.k Zuzenbideak ematen dizkion neurri zibilak eta penalak (ekonomikoak barne) hartuko ditu ez-betetze hauek zigortzeko.