Ziklo honen bitartez 1941-1985 artean martxan egon zen Emakumea Babesteko Patronatuari buruzko informazio eta testigantzak azaleratu nahi ditugu, memoria historikoko ariketa bat egiteaz gain, bertan egon ziren emakumeen bizipen gogorrei aitortza eginez.
📍Urriak 20, asteartea, 18:00, dokumental proiekzioa eta solasaldia: Emakumeak Babesteko Patronatua eta Tolosako Trinitarien komentua. Andragorako Areto Nagusian.
📍Urriak 27, asteartea, 18:00, hitzaldia. Andragorako Areto Nagusian.
📍Azaroak 6, ostirala, 18:00, podcasta zuzenean. Topic-en. Sarrerak HEMEN
Saioak herritarrei irekiak izango dira, animatu!